AZALPEN LABURRA
1996-1998 urte artean Ghetto Sound System izeneko fanzinea kaleratu genuen. Ordurako, musika beltzaren magiak harrapatuta gintuen eta horren eraginez, urte magikoak izan ziren haiek (gazte eta energiaz beteta :-)
Teknologi berrien astapenean (internet eta android ez genituen ezagutzen oraindik :-) fanzineak egiteko erraztasun "handiak" genituen eta hala ere, ordu mordoa pasa genituen fanzinearen edukiak prestatzen, diseinu eta maketazioa gainbegiratzen, fotokopiak egiten, zintak nahastu eta kopiak grabatzen eta azkenik, Euskal Herrian zehar banatzen. Ehunka ale banatu genituen eta pozik gaude, garai hartan ezezagunak ziren musikak, jende askoren eskura jarri genituelako.
Fanzinearen edukiak musika beltzaren ingurukoak ziren (reggae, dub, elektronikoa bereziki) eta fanzinea irakurtzen geunen bitartean eduki horiekin lotura zuten doinuak entzuteko aukera genuen fanzinearekin batera zihoan kaseteari esker.

Hauxe izan zen fanzinearen lehengo alearekin batera banatzen genuen kasetearen azala.
Oso harrera ona izan zuen (Hernani eta Irun aldean bereziki-, eskerrak Depor taberna eta Iñaki Steppiri, besteen artean).
Azkenik aipamen berezia merezi du fanzinearen diseinu eta maketazioaz arduratu zen Paul Landaribar laguna. Bera gabe ezinezkoa izango zelako fanzine hau kaleratu izana. Eskerrik asko Paul!

Kaleratu genuen bigarren aleko zintaren azala.
Oharra:
(Fanzinea eskaneatu nahiko nuke baina paperez gainezka dudan kajaren bat arakatu beharko lehenago :-)

